hasiera baieuskarari premie

Ohar legala

Egilearen datuak

Web gune hau www.hiztegia.net domeinuan kokatuta dago eta ARTEZ Euskara Zerbitzua Kooperatiba Elkarteak garatu du (aurrerantzean ARTEZ). Azken hori da web gunearen titular eta jabe, baita bertako diseinu eta edukiena ere. Hauek dira ARTEZeko identifikazio-datuak eta kontaktukoak, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren (Lssi-CE) Zerbitzuen 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera:

Titularra: ARTEZ
Helbidea: Luzarra, 10. 48014 DEUSTU (BIZKAIA)
e-posta helbidea: posta@artez.net
Harremanetarako telefonoa: +34 94 448 00 00
IFK:v F-95015897 ? Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribaturik: 1434. orrialdea. 1. Oharra, 97.0.007 zenbakia
artez.net domeinuaren jabea ARTEZ da eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan elkarteari dagokion 1.434 orrian, marjinan, interneteko domeinuaren oharpena eginda dauka.

Jabetza Intelektualaren Eskubideak

  1. ARTEZ www.hiztegia.net web guneak dituen eduki guztien jabea da (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne). Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez erabiltzailearen esku jarriz. Jabetza intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabetza Intelektualaren Legearen Testu bateginaren kasuan (apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretua). Erabiltzaileek www.hiztegia.net web gunearen edukiak aipatutako Legea, Morala, Ohitura Egokiak eta Ordena Publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak ez du ARTEZen edo hirugarrenen jabetza intelektuala edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik erabiliko, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra edo bere irudia hausten edo urratzen badu, edo jokabide hori moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du ARTEZ bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, auzibidearen bitartez edo epaiketaz kanpo.
  2. www.hiztegia.net web gunearen markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo logoen jabetza ARTEZena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Web gunea egokiro erabiltzeko behar denaz kanpo, ezin da erabiltzailearen alde lagatakotzat hartu ustiapenaren bidezko eskubide bat ere.
  3. Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza ARTEZena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimena eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoen erabilerak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea bere alde utzi denik, www.hiztegia.net web gunearen erabilera zilegiaz kanpo betiere.

Adierazpenak

  1. ARTEZek adierazten du web gune horrek teknologia egokia duela sarbidea erraztu eta horren erabilera egiteko. Hala ere, ARTEZek ez du bere gain hartzen zure sistema informatikoetan sortu daitekeen edozein arazo, horiek edozein bitartekoren bidez edo beste inork sartutako birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egotearen ondorioz gertatu badira.
  2. www.hiztegia.net web guneak ezin du eduki zehaztasun ezik, aipamen falta esanguratsurik, zehazgabetasunik edo errakuntzarik. ARTEZek ez du bermatzen, inolaz ere, bere web gunean dauden datuen zinezkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. Halaber, www.hiztegia.net web gunera sartzen den erabiltzaileak ARTEZ EUSKARA ZERBITZUA edozein erantzukizunetik kanpo uzten du fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo web gune honek sorrarazi ditzakeen itxaropen faltsuak direla medio.

Erantzukizuna mugatzea

  1. ARTEZek ez du inolako bermerik eskaintzen www.hiztegia.net web gunearen funtzionamendua edo bere edukiaren informazioa direla eta. Era berean, ARTEZ ez da www.hiztegia.net web gunea erabiltzearen ondorioz sortu litekeen edonolako kalte-galeraren erantzulea izango.
  2. ARTEZek inongo erantzukizunik ez du hartzen www.hiztegia.net web gunearen bitartez beste erakundeek eskainitako datuen edo informazioen zilegitasuna, edukia eta kalitatea direla eta.

Hiperestekaren bidezko loturak

  1. www.hiztegia.net web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: ARTEZen logotipoa agertzen ez den beste web gune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehaztugabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.
  2. Era berean, www.hiztegia.net web gunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako web guneetako titularrek, honako edukia duten web guneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa, edo terrorismoa apologia eta, oro har, ARTEZen izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak.
  3. www.hiztegia.net web gunearekin lotura bat sortzeak ez du esan nahi halabeharrez ARTEZ erakundeak merkataritzako harremanik duenik edo elkartuta dagoenik lotura egin duen web gunearen titularrarekin.
  4. Hiperestekak atariaren orrialde nagusirako edo hasiera orrialderako sarbidea erraztu baino ez du egingo. Ez da web gunearen gaineko frame delakorik edo markorik sortuko. Ez da adierazpen faltsurik edo okerrik egingo ARTEZi buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar ARTEZek lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako web gunearekin eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela.
  5. Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere ARTEZ eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen edo onespenik ere.
  6. www.hiztegia.net web gunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, ARTEZek ez du bere gain hartzen ezta berariaz edo inplizitoki inongo bermerik ematen ere aipatutako web gunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan: merkaturatzeko aukerak, egokitasuna, kalitatea, ezaugarriak, jatorria, merkaturaketa eta beste.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun politika hau Web Gune honetan baino ez da ezarriko, hau da, www.hiztegia.net web gunean sartutako orriak eta azpi orriak barne hartuko ditu. Ez dauka bertan ezarrita ez dauden orrien gaineko erantzukizunik. Politika honek datu pertsonalak babesteko indarreko araudiak ezarritako irizpide orokorrak jarraitzen ditu, besteak beste, honako hauek: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (PBLO), eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko Araudia (SNA) onartzen duena.

Erabiltzaileak jakin behar du web gune honen zerbitzuak erabiltzeak, IP helbidea gordetzea dakarrela. Informazio horrek web gunearen administratzaileen esku soilik egongo da. Halaber, ARTEZek ez dio beste inori informazio hau emango. Era berean, Web gune honetan datu pertsonalak biltzeko inprimakiak sartu dira; horrela, jasotako datu pertsonalak ARTEZen ardurapeko fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Izan ere, fitxategi horiek Datuak Babesteko Agentzian inskribatuta daude.

Norberari dagokion informazio guzti hori behar diren segurtasun neurriekin gordeko da. Horretarako, isilpekotasuna zainduko da, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

www.hiztegia.net web guneak cookiak erabiltzen ditu erabiltzailea atariko web gune eta orrietan dabilenean. Atariko web gune eta orrietan erabilitako cookiak ordenadore jakin baten nabigatzaileari soilik lotzen zaizkio (Erabiltzaile anonimoa), eta ez ditu berez erabiltzailearen izen-deiturak ematen. cookiei esker, web guneak lehendabizi erregistratutako Erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzen ditu; horrela, bisita bakoitzean ez dira ostera ere erregistratu behar beraientzat soilik erreserbatuta dauden arlo eta zerbitzuetan sartzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka pantailan cookiak jaso dituela ohartarazteko eta horrela bere disko gogorrean cookiak instalatzea eragozteko. Mesedez, zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuei erreparatu argibide gehiagotarako.

Datu bilketa

ARTEZek kudeatuko dituen datu pertsonalak erabiltzaileek askatasunez eta norbere borondatez emandakoak soilik izango dira. Horretarako, Web gunearen kontaktu inprimakiak erabiliko dira, eta ARTEZen helbidera igorriko dira formulario edota e-posta elektronikoaren bitartez. Erabiltzaileak Web gunearen inprimakien bidez datu pertsonalik emanez gero, horiek bere jabetzapean dauden fitxategietan sartuta egongo direla jakinarazten dizu ARTEZek. Horretarako erabiltzaileak honakoarekin ados egon beharko du: behin bere datuak norbere borondatez eman dituela, baimena ematen du horien tratamendu automatizatua egiteko.

Segurtasun neurriak.

ARTEZek teknika, antolakuntza eta segurtasunari lotutako neurriak ezarri ditu horietan dagoen informazioaren isilpekotasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzeko asmoz, DBLOn eta SNAn xedatutakoarekin bat etorriz.

"Hosting" eta Web Gunea mantentzeko zerbitzua ematearen testuinguruan, ARTEZen titulartasunean dauden fitxategi automatizatuek datu pertsonalak dituztenean beste inork sartuz gero, sarbide hori DBLOren beste inoren kontura datuak ikusteari buruzko 12. artikuluak ezarritakoaren arabera egingo da.

ARTEZek bereziki babestuta dagoen daturik ez bidaltzea aholkatzen du, posta elektroniko bidezko komunikazio horrek kanal segururik erabiltzen ez duelako, hau da, datuak zifratuta ez doazelako.

Helburua.

ARTEZi erabiltzaileak bere borondatez jakinarazitako datuak isilpekotasun osoz tratatuko dira, hartu ziren helburuetarako soilik bideratuko direlarik. Erabiltzaileak helburu horien berri eduki behar du datuak jasotzen diren momentuan, eta edonola ere, ARTEZen jarduerari lotutakoak eta legearekin bat datozen helburu zilegiak baitira.

ARTEZekin askatasunez nahiz zure borondatez komunikatzeagatik eta egoki deritzezun datuak emateagatik, berariazko baimena ematen diozu datu pertsonal horiek erabiltzeko, esate baterako, jakinarazpenak -elektronikoak barne- bidaltzeko honako gaiei buruz: Jarduerak, berriak, informazioak edo zerbitzuak. Edonola ere, jakinarazpen horiek ez jasotzea beren beregi eskatzeko aukera duzu.

Eraginpekoen eskubideak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, ARTEZek tratatzen dituen datu pertsonalak egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, eraginpeko pertsonak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubide zilegiak gauzatu ahal izango ditu Fitxategiaren Arduradunaren aurrean legez ezarritakoaren arabera. Horretarako, nahikoa du bere burua behar den eran identifikatu eta fitxategiaren Arduradunarengana idatziz zuzentzearekin, hau da, ARTEZ. Bere helbidea honako hau da: Luzarra Kalea 10-2 48014 Deustu (Bizkaia).

Legeriaren araberako araudia eta ezarri beharreko jurisdikzioa.

Web gune honetako Lege Jakinarazpenak eta bere edukia gai honi buruzko legeriari jarraituz egin dira. Halaber, aipatutako legeria ezarri beharko da kontratu honetan xedatuta ez datorrenean, zehatz-mehatz, interpretazioa, baliogarritasuna eta gauzapenari dagokienean.

Alderdiok Bilboko Auzitegi eta Epaitegien menpe jartzen dira kontratu honen baldintzak interpretatzeko edo gauzatzeko sortu litezkeen gatazkak konpontzeko. Horrela, uko egiten diote egokitu dakiekeen beste edozein foruri edo jurisdikziori.
atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter bfa
bfa Babeslea
valid XHTML 1.0 Transitional CSS Balidoa!